Wikipedia:Ikuspegi neutrala

Lasterbidea
ZirriborroArtikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia .
Wikipedian, neutraltasuna dugu arau.

Ikuspegi neutralari eustea da Wikipediaren bost euskarrietako eta sortze printzipioetako bat. Politika horrek dio gai bati buruzko ikuspegi nabarmen guztiak onartzen ditugula. Ikuspuntu bakarra adierazi beharrean, ikuspegi nabarmen guztiak azaltzen saiatzen gara, ikuspegi horiek epaitu gabe. Gure helburua informazioa ematea da, ez konbentzitzea. Gure politikak EZ du esan nahi gure artikuluak zeharo «objektiboak» izatea espero behar denik; izan ere, edozein liskarretan alde guztiek uste dute beren ikuspegia dela «egia».

Wikipediak ez du oreka lortzen elkarri kontrajarritako ikuspegi guztiei toki berdina eskainiz edo ikuspegi guztiak berdin balioduntzat tratatuz. Ikuspegi bakoitza iturri fidagarrietan duen agerpenaren proportzioan agertu behar da. Artikulu baten gaia bazter teoria bat denean —konparazio baterako, kreazionismoa edo eusko-iberismoa—, artikuluak pisu handiagoa eman behar dio adituen ikuspegi nagusiari, eta bazter teoria bazter teoriatzat deskribatu behar da argi eta garbi.

Egokia da artikuluetan iritziak agertzea, baina iritziak iritzitzat aurkeztu behar dira, ez errealitatetzat. Ona da iritzi horiek norenak diren adieraztea, adibidez: «Halakoren zaleek diotenez...» edo «Gai honetan aditua den Urliak uste du...».

Other Languages
беларуская (тарашкевіца)‎: Вікіпэдыя:Нэўтральны пункт гледжаньня
hornjoserbsce: Wikipedija:NPOV
Lëtzebuergesch: Wikipedia:Neutralitéit
norsk nynorsk: Wikipedia:Objektivitet
srpskohrvatski / српскохрватски: Wikipedia:Neutralan stav
oʻzbekcha/ўзбекча: Vikipediya:Betaraf nuqtai nazar