Urtze-entalpia

Urtze-entalpia estandarra (ikurra: ), urtze-bero gisa ere ezagutzen dena, substantzia baten mol batek egoera solidotik likidora, edo alderantziz, igarotzeko xurgatu edo kanporatu behar duen bero-energiaren kantitatea da. Urtze-bero sor edo urtze-entalpi aldaketa ere deitzen zaio, eta aldaketa hau gertatzen den tenperaturari urtze-puntu deritzo.

Likido edo solido bati energia termikoa kentzen zaionean, bere tenperatura jaitsi egiten da modu konstantean, eta energia eransten zaionean, tenperatura igo egiten da. Hala ere, solidoaren eta likidoaren arteko trantsizioan (urtze-puntuan alegia), aparteko energia-kantitate bat behar da aldaketa gertatzeko (urtze-entalpia). Hortaz, likidotik solidora igarotzeko, substantzia baten molekulak ordenatuago agertu behar dira, eta horretarako aparteko bero-kantitatea erauzi behar zaio; beste zentzuan ere, solidotik likidora igarotzeko aparteko beroa gehitu behar zaio.

Aurrekoaren adibide bat uraren izoztean beha daiteke. Giro-tenperaturan dagoen ur-ontzi bat ingurune oso hotz batean sartzen bada (esaterako, −20 °C-eko tenperaturan), uraren tenperatura modu konstantean jaisten da justu izozte-puntuaren (0 °C) azpitik egon arte. Une horretan tenperaturak apur bat gora egiten du berriro, eta maila berean eusten dio ura kristaltzen den bitartean. Behin ura erabat izoztu ondoren, tenperaturak jaisten jarraitu du.

Urtze-entalpiaren ondorioaz, tenperaturak jaisteari uzten dio izozte-puntuan (edo pixka bat azpitik). Urtze-entalpiaren energia erauzi behar zaio likidoari (likido solidotu egin behar da) tenperaturak jaisten jarraitu ahal dezan.

Urtze-entalpiaren unitateak hauek dira:

  1. Joule moleko (SIren unitatea)
  2. Kaloria gramoko (egun gutxi erabiltzen den unitate zaharra)

Substantzia arrunten erreferentzia-balioak

SubstantziaUrtze-entalpia
(cal/g)
Urtze-entalpia
(kJ/kg)
Ura 79,72333,55
Metanoa 13,9658,41
Etanoa 22,7395,10
Propanoa 19,1179,96
Metanola 23,7099,16
Etanola 26,05108,99
Glizerola 47,95200,62
Azido formikoa 66,05276,35
Azido azetikoa 45,91192,09
Azetona 23,4297,99
Bentzenoa 30,45127,40
Azido miristikoa 47,49198,70
Azido palmitikoa 39,18163,93
Azido estearikoa 47,54198,91

Taula honetan cal/g eta kJ/kg artean egin den bihurketak kaloria termokimikoa erabiltzen du (calth = 4.184 joule), ez International Steam Table-ko kaloria (calINT = 4.1868 joule).

Other Languages
Afrikaans: Smeltingswarmte
magyar: Olvadáshő
interlingua: Enthalpia de fusion
日本語: 融解熱
la .lojban.: manri dujbi'o nejni
한국어: 융해열
lietuvių: Lydymosi šiluma
Bahasa Melayu: Entalpi pelakuran
Nederlands: Smeltwarmte
norsk nynorsk: Smeltevarme
português: Calor de fusão
srpskohrvatski / српскохрватски: Toplota topljenja
Simple English: Enthalpy of fusion
slovenščina: Talilna toplota
српски / srpski: Топлота топљења
svenska: Smältvärme
українська: Теплота плавлення
oʻzbekcha/ўзбекча: Solishtirma erish issiqligi
Tiếng Việt: Nhiệt nóng chảy
中文: 熔化热