Turkestan

Turkestanen hedapena.

Turkestan[1] (persieraz ترکستان‎ , Turkiarren Lurra) Erdialdeko Asiako eskualde historikoa da. Gaur egun, oraindik ere, turkiar herriak bizi dira bertan.

Turkiako eta Persiako hainbat sagatan erreferentzia egiten zaio eta Turanaren atala da. Oghuz Turkiarrak (Turkmeniar gisa ere ezagutuak), Uzbeko, Kazako, Khazar, Kyrgyz eta Uigurrak bizi diren eskualdea da. Herri hauek historian zehar Eurasia, Turkia, Azerbaijan eta Tatarstanera hedatu izan dira.

XIX. mendetik (Errusiar inperioaren etorriarekin) Mendebaldeko eta Ekialdeko Turkestanean banatzen da eskualde historiko hau (bitan banatzen dute Pamir eta Tien Shan mendialdeek). Mendebaldea Errusiak administratzen zuen (egungo Kazakhstan, Kirgizistan, Uzbekistan, Tadjikistan eta Turkmenistan hartzen du), eta, Ekialdea, Txinak. Hauek Xinjiangeko lurralde autonomoa deitzen diote Ekialdeko Turkestanari, baina Uigurrek, "Uiguristan". Euren artean Tian Shan zati bat eta Pamir mendilerroak kokatzen dira.

Geografia

Asiako erdialdeko lurralde zabala da Turkestan, Kaspiar Itsasoaren eta Gobi basamortuaren artean hedatzen dena.

2.600.000 km2 ditu.

Mugak

Iparraldean, Siberia; hegoaldean, Tibet, Afganistan eta Iran; ekialdean, Gobi basamortua ; mendebalean, Kaspiar Itsasoa.

Orografia

Mendebaleko Turkestan Aral eta Kaspiar Itsasoen arteko sakonune zabala da, munduko mendi garaienetakoek inguratua: Pamir, Tien Shan eta iparralderago, Altai. Iniltxek eta Fedtxenko glaziar handiek eta urte osoko elurrek hornitzen dituzte urez Mendebaleko Turkestango bi ibai nagusiak, Amu Daria eta Syr Daria hain zuzen. Bi ibaiok Aral itsasoan isurtzen dute ura.

Mendebaleko Turkestango biztanleak (turkiarrak, turkomanoak, tadjikak) mendialdeetan eta mendien arteko haranetan bizi dira. Ekialdeko Turkestan ere sakonune zabalak daude eta uigur jatorrikoak dira biztanle gehienak. Tashkent, Almaty eta Samarkanda dira Mendebaleko Turkestango hiri nagusiak eta Kashgar, Khotan eta Urumqi Ekialdeko Turkestangoak.

Klima

Itsasoen urrun klima kontinentala da oro har, negu hotzak eta uda bero eta lehorrak.

Other Languages
aragonés: Turquestén
العربية: تركستان
azərbaycanca: Türküstan
تۆرکجه: تورکیستان
беларуская: Туркестан (рэгіён)
български: Туркестан
brezhoneg: Turkestan
català: Turquestan
čeština: Turkestán
Cymraeg: Tyrcestan
dansk: Turkestan
Deutsch: Turkestan
English: Turkestan
Esperanto: Turkestano
español: Turquestán
eesti: Turkestan
فارسی: ترکستان
suomi: Turkestan
français: Turkestan
עברית: טורקסטן
hrvatski: Turkestan
Հայերեն: Թուրքեստան
Bahasa Indonesia: Turkistan (region)
italiano: Turkestan
한국어: 튀르케스탄
lietuvių: Turkestanas
latviešu: Turkestāna
Bahasa Melayu: Turkestan
မြန်မာဘာသာ: တာကီစတန်
Nederlands: Turkestan
norsk: Turkestan
ਪੰਜਾਬੀ: ਤੁਰਕਿਸਤਾਨ
پنجابی: ترکستان
português: Turquestão
română: Turkistan
русский: Туркестан
Scots: Turkestan
srpskohrvatski / српскохрватски: Turkestan
Simple English: Turkestan
slovenčina: Turkestan
slovenščina: Turkestan
српски / srpski: Туркестан
svenska: Turkestan
тоҷикӣ: Туркистон
Türkçe: Türkistan
українська: Туркестан
اردو: ترکستان
oʻzbekcha/ўзбекча: Turkiston
Tiếng Việt: Turkestan
中文: 突厥斯坦