Terminologia

Terminologia zientziaren, teknikaren, jakintza-alor edo giza-jardueraren esparru jakin bateko hizkera espezializatuan erabiltzen diren terminoen multzoa da, lehen adiera batean, zientzia, arte edo arlo espezializatu bati dagozkien terminoen-sistema, alegia. Jarduera teoriko bat da, ikasgai bat, eta hainbat alorretako terminoen egitura, sorkuntza, garapena eta erabilera aztertzen ditu. Esan beharra dago baita ere zientziaren, teknologiaren eta oro har, ezagutza espezializatuaren esparruan ere, terminologiaren espezializazioa beharrezkoa dela haien garapenerako, hau transmititu ahal izateko beharrezkoa bait da hizkuntza espezifiko eta zehatz bat definitua izatea hasieratik.

Gainera, hizkera espezializatu horietako terminoak, euren osaketa, garapena, funtzionamendua, erabilera eta bilakaera aztertzen dituen disziplina zientifiko teorikoa ere bada. Azkenik, hizkera espezializatu bateko (adibidez, medikuntzako, informatikako, etab.) terminoak biltzen, definitzen eta aurkezten dituen jarduera praktikoa da terminologia; azken kasu honetarako, terminografia hitza ere erabiltzen da, eta hiztegi edo glosario espezializatuak dira haren emaitza praktikoa.

Terminologia–bildumak edo terminologia-bankuak tresna interesgarri bilakatu dira hizkuntzalaritzan. Itzulpen automatikoak, esaterako, terminologia-bankuak behar ditu oinarri moduan. Hala ere, terminologia ez da hizkuntza ezberdinen arteko aplikazio edota itzulpenetarako bakarrik erabiltzen: hizkuntza baten terminologia hizkuntza horren beraren onurarako ere kudeatu ahal da.

Other Languages
azərbaycanca: Terminologiya
беларуская: Тэрміналогія
беларуская (тарашкевіца)‎: Тэрміналёгія
български: Терминология
বাংলা: পরিভাষা
català: Terminologia
čeština: Terminologie
English: Terminology
Esperanto: Terminologio
español: Terminología
français: Terminologie
Gàidhlig: Briathar
Bahasa Indonesia: Terminologi
italiano: Terminologia
日本語: 学術用語
қазақша: Терминология
한국어: 전문 용어
lietuvių: Terminologija
latviešu: Terminoloģija
Nederlands: Terminologie
polski: Terminolog
português: Terminologia
română: Terminologie
русский: Терминология
Simple English: Terminology
slovenščina: Terminologija
Soomaaliga: Eray bixin
Basa Sunda: Kumpulan sajak
svenska: Terminologi
Türkçe: Terminoloji
татарча/tatarça: Терминология
українська: Термінологія
中文: 术语学
Bân-lâm-gú: Iōng-gí-ha̍k
粵語: 行話學