Taula periodikoa

Simple Periodic Table Chart-en.svg

Taula periodikoa elementu kimikoen antolaketa mota bat da. Taularen forman nabarmen agertzen da antolamendua: bertan, elementu kimikoak beren atomo zenbakiaren,[1] konfigurazio elektronikoaren eta propietate kimikoen arabera daude ordenaturik zazpi errenkada eta hemezortzi zutabetan. Taula antolatzeko modu horrek antzekotasun periodikoak adierazten ditu; adibidez, antzeko portaera duten elementu kimikoak zutabe berean daude kokaturik. Theodor Benfeyren hitzetan, taula periodikoa «kimikaren bihotza da» eta haren garrantzia «konparagarria da eboluzioaren teoriarekin edo lege fisiko klasikoarekin».[2]

Taulan ageri diren errenkadak periodo hitzaz ezagutzen dira, eta zutabeak, talde hitzaz. Zenbait taldek izen bereziak dituzte;[3] adibidez: 17. taldeko elementuei halogeno deritze, eta 18. taldekoei gas noble.[3] Bestetik, lau bloke ezberdinetan banatzen da taula, eta propietate kimikoen[4] arabera antolatzen dira taldeak. Elementu guztiak ordena jakin batean kokatzen dira; horregatik, erraz ondoriozta daitezke elementuen propietateen arteko harremanak, eta taula periodikoa tresna baliogarria da elementuen portaera kimikoa aztertzeko. Kimikaren arloan erabiltzeaz gain, beste hainbat zientzietan ere erabiltzen da.

Taula periodikoaren lehen bertsioa 1869. urtean argitaratu zen, Dmitri Mendeleieven eskutik. Berak elementuen joera periodikoak erakusteko prestatu zuen taula, eta horretarako, elementuak propietate kimikoen[5] arabera sailkatu zituen. Bestetik, Julius Lothar Meyerrek ere antzeko beste taula bat garatu zuen 1870ean, baina sailkapena propietate fisikoen eta atomoen arabera eginez.[5] Mendeleievek ordu arte ezezagunak ziren elementu batzuen propietateak aurreikusi zituen, eta aldi berean, elementu ezezagun horiek taularen leku hutsetan kokaturik egongo zirela iradoki zuen. Gerora, elementu berriak aurkitzean, Mendeleievek eginiko iragarpen gehienak zuzenak zirela egiaztatu zen.

Ordutik aurrera, taula garatuz eta zuzenduz joan da etengabe. Elementu berrien aurkikuntzak eta eredu teoriko berrien garapenak joera kimikoen azterketa ahalbidetu du, eta horrekin batera, taula periodikoaren hobekuntzak osatu dira. Taula periodikoaren gaur egungo egitura Alfred Wernerrek egindakoa da, Mendeleieven eredua eredutzat hartuz.[6]

Other Languages
Afrikaans: Periodieke tabel
Alemannisch: Periodensystem
العربية: جدول دوري
asturianu: Tabla periódica
Boarisch: Periodnsystem
беларуская (тарашкевіца)‎: Пэрыядычная сыстэма хімічных элемэнтаў
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: পর্যায় সারণী
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Nguòng-só ciŭ-gĭ-biēu
Cymraeg: Tabl cyfnodol
ދިވެހިބަސް: ޕީރިއަޑިކް ތާވަލު
Esperanto: Perioda tabelo
Gàidhlig: Clàr pillteach
ગુજરાતી: આવર્ત કોષ્ટક
客家語/Hak-kâ-ngî: Ngièn-su chû-khì-péu
Fiji Hindi: Periodic table
Bahasa Indonesia: Tabel periodik
íslenska: Lotukerfið
日本語: 周期表
Taqbaylit: Ayiren imezzi
Gĩkũyũ: Metha Njokereri
한국어: 주기율표
lumbaart: Taula periodica
Minangkabau: Tabel periodik
Bahasa Melayu: Jadual berkala
Plattdüütsch: Periodensystem
नेपाल भाषा: तत्त्वमां
Nederlands: Periodiek systeem
norsk nynorsk: Periodesystemet
Papiamentu: Mesa periodiko
Piemontèis: Tàula periòdica
português: Tabela periódica
tarandíne: Tavele Periodiche
srpskohrvatski / српскохрватски: Periodni sistem elemenata
Simple English: Periodic table
српски / srpski: Периодни систем
Sranantongo: Periodiki sistemi
Kiswahili: Mfumo radidia
Türkçe: Periyodik tablo
oʻzbekcha/ўзбекча: Kimyoviy elementlar davriy sistemasi
Tiếng Việt: Bảng tuần hoàn
West-Vlams: Periodiek système
Bân-lâm-gú: Chiu-kî-piáu