Sektore publiko

Sektore publikoa administrazio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuen multzoa da. Estatuaren administrazio publiko eta tokiko elkargoez, baita kapital sozialaren %51a administrazio publikoaren esku diren enpresez osatua da. Estatuarekiko duten menpekotasun finantzarioa dela eta, elkarteak ere sektore publikoaren parte dira.

Enpresa publikoen estatutuak bi errealitate ezagutu ditzazke. Alde batetik, Zuzenbide Komunpearen baitan kokatzen diren enpresa publikoak, gehienetan Sozietate Anonimoko forma juridikoa hartzen dutenak. Bestaldetik, Zuzenbide Publikoaren baitan kokatzen diren enpresa publikoak.

Sektore publikoa eta zerbitzu publikoa

Zerbitzu publiko eta sektore publikoa, ezberdindu beharreko bi nozio dira.

  • Berez, zerbitzu publikoaren esku diren betebehar batzuk, sektore pribatuaren esku utzi daitezke. Hau, zerbitzu publikoen delegaritza mekanismo juridikoaren bidez egin daiteke : uraren garbitze eta banatze zerbitzuak, ondarkinen biltze zerbitzua, etab.
  • Era berean, berez zerbitzu publikoari ez dagozkion betebehar batzuk, sektore publikoaren esku uzten dira : tabakoaren industria, lehergailuen ekoizpena, etab.
Other Languages
العربية: قطاع عام
asturianu: Sector públicu
беларуская: Публічны сектар
български: Публичен сектор
English: Public sector
español: Sector público
فارسی: بخش دولتی
français: Secteur public
Bahasa Indonesia: Sektor publik
日本語: 官業
Nederlands: Publieke sector
Livvinkarjala: Julgine ala
português: Setor público
Simple English: Public sector
slovenščina: Javni sektor
српски / srpski: Јавни сектор
Türkçe: Kamu kurumu
українська: Державний сектор