Munduko Natura Funtsa

Munduko Natura Funtsa[1] edo Naturarentzako Mundu Funtsa[2] (ingelesez: World Wildlife Fund for Nature edo WWF) nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde bat da, ingurumenaren kontserbazioari, ikerlanei eta oneratzeari buruzko gaietan lanean diharduena. Lehen, Basa Bizitzaren Mundu Funtsa (ingelesez: World Wildlife Fund) zuen izena, eta horixe du oraindik ere izen ofiziala Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan. Munduko erakunde kontserbazionista beregain handiena da, bost milioi bazkide baino gehiago baititu mundu osoan. Munduko 90 estatutan lan egiten du, kontserbaziorako eta ingurumenerako 1300 bat proiektu aurrera eramateko.[3]

Irabazteko asmorik gabeko erakundea izaki, bere diru sarreren % 60 inguru lortzen ditu gizabanakoen dohaintzetatik. Diru sarreren % 45 datozkio Ameriketako Estatu Batuetatik, Erresuma Batutik eta Herbehereetatik.[4]

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Berria egunkariaren Estilo Liburua.
  3. (Ingelesez) Munduko Natura Funtsaren webgunea, proiektuei buruzko atala.
  4. (Ingelesez) Munduko Natura Funtsaren webgunea, datu garrantzitsuak laburbiltzen dituen atala.
Other Languages
Alemannisch: WWF
беларуская (тарашкевіца)‎: Сусьветны фонд дзікай прыроды
Deutsch: WWF
Esperanto: WWF
suomi: WWF
français: WWF
furlan: WWF
magyar: WWF
Bahasa Indonesia: World Wide Fund for Nature
italiano: WWF
ភាសាខ្មែរ: WWF
Bahasa Melayu: Tabung Alam Sedunia
srpskohrvatski / српскохрватски: Svetska fondacija za prirodu
српски / srpski: Svetska fondacija za prirodu