Muga hematoentzefaliko

Garuneko muga hematoentzefalikoa osatzen duen kapilar-sarea

Muga hematoentzefalikoa (Hesi hematoentzefalikoa ere deitua) odol hodi eta zelulek osatutako eta nerbio-sistema zentrala inguratzen duen mintza da. Substantzia askok (toxiko, bakterio, sendagai...) ezin dute mintz hau zeharkatu, hala ere, oxigeno eta elikagaiekiko iragazkorra da.

Historia

Paul Ehrlich tindaketak ikertzen ari zen bakteriologo bat zen. 1885ean arratoi baten odolean anilina injektatzean, garuna izan ezik gorputz guztia urdinez tindatu zela ikusi zuen. Hasiera batean garuna tindatzeko nahikoa tinta ez zegoela pentsatu zuen.

Beranduago, 1913an Edwin Goldmanek (Ehrlichen ikasle bat) zuzenean arratoiaren garunaren likido zefalorrakideoan injektatu zuen kolorantea. Oraingoan ordea, garuna tindatu egin zen, baina gorputza ez. Horri esker, gorputzak nerbio sistema zentrala substantzia kaltegarrietatik babesteko mekanismoren bat zuela konturatu zen. Hala ere, muga hematoentzefalikoaren kontzeptua 1921ean agertu lehen aldiz Lina Sternen eskutik.

1967an muga hematoentzefalikoa mikroskopio elektroniko bidez ikustea lortu zen Harvard unibertsitateko Thomas Reese eta Morris Karnovskyeri esker. Zelula endotelialak zein puntutaraino lotuta zeuden ikusi ahal izan zuten gainera.

Other Languages
Bahasa Indonesia: Sawar darah otak
日本語: 血液脳関門
한국어: 혈액뇌장벽
norsk nynorsk: Blod-hjernebarrieren
srpskohrvatski / српскохрватски: Krvno-moždana barijera
Simple English: Blood–brain barrier
српски / srpski: Krvno-moždana barijera
Tiếng Việt: Hàng rào máu não
中文: 血腦屏障