Manga

Logo ecriture Japon.png
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Wikipe-tan pertsonaia, manga estiloko aurpegi baten estereotipoak dituen Wikipediaren irudikatzea.

Manga (jatorriz 漫画) komikia izendatzeko erabiltzen den japonierazko hitza da. Hitzez hitz, "marrazki xelebreak" edo "zirriborroak" esan nahi du; Japoniatik kanpo, komiki japoniarrez aritzean bakarrik erabiltzen da. Katsushika Hokusai ukiyo-earen egileak honela sortu zuen manga terminoa: informalaren (漫 man) eta marrazkiaren (画 ga) kanjiak batuta. Mangagilea mangaka izenaz ezagutzen da eta irakurle zaletua, akiba-kei edo otaku izenez (azken hori erabiliagoa da, baina esanahi negatiboagoa du). Manga ukiyo-earen eta mendebaldeko marrazki estiloaren arteko nahasketa moduko batetik sortu zen eta Bigarren Mundu Gerratik gerora hasi zen bihurtzen, pixkanaka-pixkanaka, gaur egun den fenomenoa.

Japonian argitaratzen diren manga guztietatik zati txiki bat anime bilakatu da, orokorrean, mangak arrakasta jakina lortzen duenean. Gainera, ohikoena mangatik animera istorioak aldaketa batzuk jasatea izaten da, komertzialagoa izan dadin edota telebista kateen erregulazio batzuk bete ditzan.

Gaur egun, manga edo komiki japoniarra mundu osoko estilo ezagunena da eta herrialde horretako literatur merkatuaren zati oso handia hartzen du. Genero guztietako mangak argitaratzen dira eta publiko guztientzakoak, beste formatu batzuetarako moldaketak ere bultzatuz: marrazki bizidunen serieak edo animea, irudi errealeko filmak eta bideojokoak.

Other Languages
Afrikaans: Manga
Alemannisch: Manga
አማርኛ: ማንጋ
aragonés: Manga
العربية: مانغا
مصرى: مانجا
asturianu: Manga
azərbaycanca: Manqa
беларуская: Манга (мастацтва)
беларуская (тарашкевіца)‎: Манга
български: Манга
Bahasa Banjar: Manga
বাংলা: মাঙ্গা
བོད་ཡིག: མན་གྷ།
বিষ্ণুপ্রিয়া মণিপুরী: মাঙ্গা
bosanski: Manga
català: Manga
čeština: Manga
Cymraeg: Manga
dansk: Manga
Deutsch: Manga
Ελληνικά: Manga
English: Manga
Esperanto: Mangao
español: Manga
eesti: Manga
فارسی: مانگا
suomi: Manga
français: Manga
Gaeilge: Manga
贛語: 漫畫
galego: Manga
Gaelg: Manga
עברית: מאנגה
हिन्दी: मांगा
hrvatski: Manga
magyar: Manga
հայերեն: Մանգա
Bahasa Indonesia: Manga
íslenska: Manga
italiano: Manga
日本語: 日本の漫画
Basa Jawa: Manga
ქართული: მანგა
қазақша: Манга
ಕನ್ನಡ: ಮಂಗಾ
한국어: 일본 만화
kurdî: Manga
Latina: Manga
Lëtzebuergesch: Manga
lumbaart: Manga
lietuvių: Manga
latviešu: Manga
македонски: Манга
മലയാളം: മംഗ (കോമിക്)
монгол: Манга
Bahasa Melayu: Manga
Nāhuatl: Manga
Napulitano: Manga
Nederlands: Manga (strip)
norsk: Manga
ଓଡ଼ିଆ: ମାଂଗା
ਪੰਜਾਬੀ: ਮਾਂਗਾ
polski: Manga
português: Mangá
Runa Simi: Manga
română: Manga
русский: Манга
sardu: Manga
Scots: Manga
davvisámegiella: Manga
srpskohrvatski / српскохрватски: Manga
Simple English: Manga
slovenčina: Manga
slovenščina: Manga
shqip: Manga
српски / srpski: Manga
Basa Sunda: Manga
svenska: Manga
Kiswahili: Manga
ślůnski: Manga
தமிழ்: மங்கா
ไทย: มังงะ
Tagalog: Manga
українська: Манґа
اردو: مانگا
oʻzbekcha/ўзбекча: Manga
Tiếng Việt: Manga
Winaray: Manga
吴语: 日本漫画
Yorùbá: Mángà
中文: 日本漫画
Bân-lâm-gú: Ji̍t-pún bàng-gah
粵語: 日本漫畫