Komunikabide

Komunikabidea informazioa edo datuak gorde eta emateko bideak edo tresnak dira. Askotan, izen hau hedabideren sinonimotzat erabiltzen da, baina hedabideak komunikabide mota bat baizik ez dira: hedabidea beti da jende askori informazioa edo datuak helarazteko; komunikabidea, berriz, izan daiteke bi pertsonen artekoa ere (telefonoa, esaterako).

Komunikabideak uneoro eboluzionatzen ari dira. Lehenengo komunikabideak, gizakion artean, keinuak eta seinaleak izango ziren, historiaurrean ziurrenik. Historiaurreko hainbat aurkikuntza egin dituzte eta horietan, adierazpen ezberdinak aurkitu dituzte. Historiaren mugarri gisa, idatzi baten agerpena hartzen da kontuan. Hortik aurrera, komunikabide berriak sortzen eta garatzen joan dira aldaketa ekonomiko eta sozialen ondorioz. Idatzietatik hasi eta ikus-entzunezko bideetara, elektrizitate urteekin loturik egon dira (XX. mendearen lehenengo zatia). Informatika eta telekomunikazioen iraultzak (iraultza zientifiko-teknikoa edo hirugarren industria iraultza; XX. mendekoa bigarren zatia) globalizazio prozesuan eragin nabarmena izan zuen.

Other Languages
brezhoneg: Media
bosanski: Masovni mediji
čeština: Média
eesti: Meedia
فارسی: رسانه
suomi: Media
français: Média
hrvatski: Mediji
Bahasa Indonesia: Media komunikasi
Limburgs: Media
lietuvių: Media
Bahasa Melayu: Media
Nedersaksies: Media
Nederlands: Communicatiemiddel
русский: Медиа
srpskohrvatski / српскохрватски: Mediji
slovenščina: Občilo
српски / srpski: Медији
தமிழ்: ஊடகம்
українська: Медіа
Tiếng Việt: Media (truyền thông)
中文: 传播媒体
Bân-lâm-gú: Thoân-pò͘ mûi-thé