Karakala

Karakala
Caracalla MAN Napoli Inv6033 n01.jpg
Erromatar enperadorea

198 - 0217-04-08
Septimio Severo - Makrino
Antzinako Erromako senataria


Erromatar Inperioko kontsul

Bizitza
JaiotzaLugdunum186ko apirilaren 4a
HeriotzaHarran217ko apirilaren 8a
Hobiratze lekuaSant'Angelo gaztelua
Heriotza moduagizahilketa
Familia
AitaSeptimio Severo
AmaJulia Domna
Ezkontidea(k)Fulvia Plautilla Itzuli
Anai-arrebak
LeinuaSeverar leinu
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Marko Aurelio Karakala (latinez Marcus Aurelius Antoninus Caracalla; Lugdunum, 186ko apirilaren 4a - Harran, 217ko apirilaren 8a) erromatar enperadorea izan zen, 211tik hil zen arte. Karakala goitizena jaso zuen izen horretako galiar tunika txanoduna janzten zuelako.

Bizitza

Septimio Severo enperadorearen semea zen. Zazpi urte zituenean zesar izendatu zuten, eta augusto 198an. Aita hiltzean, 211n, bere anaia Getarekin batera izendatu zuten enperadore baina hurrengo urtean hil zuen anaia[1]. Jarraian, Getaren lagun eta aldeko gehienak jazarri eta hilarazi zituen, eta Senatua behartu zuen anaiaren aurkako damnatio memoriae bat agertu zezan. Dion Kasio historialariaren arabera, 20.000 bat lagun hil ziren errepresioaren ondorioz[2].

Legioaren eta Pretoriar Guardiaren atxikimendua ziurtatzeko, soldatak ikaragarri igo zizkien soldaduei[3]. 212. urtean sinaturiko Constitutio Antoniana izeneko ediktuaren bitartez, erromatar hiritartasuna eman zien inperioko biztanle libre guztiei[1], askatutako esklabuei barne, era horretan estatuak zerga-ordaintzaile gehiago izanen zuelako. Zilarraren balioa %25 murriztu zuen, legioak ordaindu ahal izateko, eta zergak handitu zituen.

Monumentu ugari eraiki zuen, bere izena daramaten Erromako bainuak besteak beste[1]. Karakalaren Termen hondakinak oraindik ikus daitezke. Alexandro Handia miresten zuen, eta haren haragitzetzat hartzen zuen bere burua. 213an, alaman tribuen aurkako kanpaina arrakastatsua egin zuen. 214an, Alexandroren ildoari jarraituz, Mazedonia korritu zuen, 16.000 laguneko falangea errekrutatzeko[3]. 215ean, Alexandriara joan zen, Alexandroren hilobia bisitatzera; ondoren, ordea, hiria harpilatu eta gazte gehienak hilarazi zituen[4][3].

Alexandro Handiak egin zuen bezala, Persia konkistatzera deliberaturik, 217an Partiar Inperioaren kontra borrokatzera abiatu zen. Apirilaren 8an, gernu egiteko gelditu zenean, Julius Martialis izeneko laguntzaile batek hil zuen. Hiltzailea ihes egiten saiatu zen, baina berehala hil zuten. Karakalaren ondorengoa Makrino izan zen, Pretoriar Guardiako burua.

Other Languages
Afrikaans: Caracalla
Alemannisch: Caracalla
aragonés: Caracalla
العربية: كاراكلا
مصرى: كاراكلا
تۆرکجه: کاراکالا
беларуская: Каракала
български: Каракала
brezhoneg: Caracalla
bosanski: Karakala
català: Caracal·la
čeština: Caracalla
Cymraeg: Caracalla
dansk: Caracalla
Deutsch: Caracalla
Zazaki: Caracalla
Ελληνικά: Καρακάλλας
English: Caracalla
Esperanto: Karakalo
español: Caracalla
eesti: Caracalla
فارسی: کاراکالا
suomi: Caracalla
français: Caracalla
Frysk: Karakalla
Gaeilge: Caracalla
galego: Caracalla
עברית: קרקלה
hrvatski: Karakala
հայերեն: Կարակալլա
Bahasa Indonesia: Caracalla
íslenska: Caracalla
italiano: Caracalla
日本語: カラカラ
ქართული: კარაკალა
Kongo: Caracalla
қазақша: Каракалла
한국어: 카라칼라
Latina: Caracalla
لۊری شومالی: کاراکالا
lietuvių: Karakala
latviešu: Karakalla
македонски: Каракала
മലയാളം: കാരകാല്ല
монгол: Каракалла
मराठी: कॅराकॅला
Bahasa Melayu: Caracalla
Plattdüütsch: Caracalla
Nederlands: Caracalla
norsk: Caracalla
occitan: Caracalla
polski: Karakalla
português: Caracala
rumantsch: Caracalla
română: Caracalla
русский: Каракалла
sicilianu: Caracalla
Scots: Caracalla
srpskohrvatski / српскохрватски: Karakala
slovenčina: Caracalla
slovenščina: Karakala
српски / srpski: Каракала
svenska: Caracalla
Kiswahili: Caracalla
Tagalog: Caracalla
Türkçe: Caracalla
українська: Каракалла
Tiếng Việt: Caracalla
Winaray: Caracalla
Yorùbá: Caracalla
中文: 卡拉卡拉
Bân-lâm-gú: Caracalla
粵語: 卡拉卡拉