Hizkuntza eranskari

Hizkuntza eranskaria hitza monema independenteak elkartuz osatzen dituena da. Terminoa Wilhelm von Humboldtek sortu zuen 1836an, hizkuntzak morfologiaren arabera sailkatzeko. Halako hizkuntzetan, hitzak lexemaz eta hizkiz osatzen dira eta hizki bakoitzak esanahi ongi definitua du. Euskara, izen-sintagmari dagokionez, hizkuntza eranskaria da.

Haietan, hizki bakoitzak esanahi-unitate bat osatzen du (txikigarria, plurala, lehenaldia...). Hizki bakoitzak posizio jakina izan behar du beste hizkiekiko eta erroarekiko, hitzari behar den zentzua emango badio.

Euskaraz gainera, uralikoak, altaikoak, japoniera, koreera, dravidarrak, inuitera, swahilia, esperantoa eta hizkuntza mesoamerikar batzuk (nahuatlera, huasteka eta totonakera) eranskariak dira. Antzinateko hizkuntza hiletan ere badira eranskariak: adibidez, sumeriera eta elamera.

Eranskari ez direnak hizkuntza malgukariak edo flexiboak dira.

Euskara hizkuntza eranskaria denez, eta ez malgukaria, deklinatzeko orduan deklinagaia ez da batere aldatzen. Horretan dago desberdintasuna: hizkuntza klasiko asko, esate baterako latina, malgukariak dira: hondarkian agri diren adierazkien morfemak baturik daude, eta ez dago biderik morfemak osatzen dituzten elementuak elkarren artean bereizteko. Euskaraz, aldiz, morfema horiek guztiak hondarkian biltzen dira, kasu-marka ere bertan dela: lagun-a-rekin, lagun-a-ri, lagun-a-rentzat, eta abar.

Other Languages
العربية: لغة إلصاقية
azərbaycanca: Aqqlütinativ dillər
беларуская (тарашкевіца)‎: Аглютынацыйныя мовы
brezhoneg: Yezh daspegel
Esperanto: Aglutina lingvo
עברית: לשון מדבק
Bahasa Indonesia: Bahasa aglutinatif
日本語: 膠着語
한국어: 교착어
norsk nynorsk: Agglutinerande språk
sicilianu: Agglutinazzioni
srpskohrvatski / српскохрватски: Aglutinativni jezici
Simple English: Agglutinative language
slovenščina: Aglutinacijski jezik
Türkçe: Eklemeli diller
oʻzbekcha/ўзбекча: Agglyutinativ tillar
中文: 黏着语