Helize (mekanika)

Hegazkin baten helizeak.
Itsasontzi baten helizea.

Helizea fluido batean (ura, airea...) ardatz baten inguruan ezarrita eta ardatz horren inguruan plano berean biraka ari diren pala edo beso moduko elementuz osatua dagoen tresna. Haren eginkizuna da pala edo besoen bidez bere energia zinetikoa (biratzean lortzen duena) fluidora transmititzea, trakzio-indar bat sortzeko; edo, bestela, fluido baten energia zinetikoa hartzea bere biraketa-ardatzaren bidez beste gailu batera transmititzeko.

Helizea makina askotan erabiltzen da, hala nola haizagailuetan, baina erabilera garrantzitsuena itsasontziei eta hegazkinei indarra ematea du. Itsasontzietako helizeetako palak motzak eta zabalak dira; uretan erdi etzanda sartzen dira, ura atzerantz botatzen dute, eta horren ondorioz itsasontzia aurrerantz eramaten. Hegazkinen helizeak, berriz, aurreko aldea okerra du, eta atzekoa zapala; helizea oso bizkor biratzen denean sortzen den airearen presio-aldaketak bultza egiten dio hegazkinari.

Ur- eta haize-erroten oinarrizko mekanismoa helizea da. Errotoreak eta turbinak, funtsean, helizeak dira. Likidoak konprimitzeko, hozteko, energia elektrikoa sortzeko, ibilgailu askoren propultsioa lortzeko... helizeak erabiltzen dira.

  • erreferentziak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Open Data Euskadi webgunean.
Other Languages
العربية: مروحة دافعة
беларуская: Вінт
беларуская (тарашкевіца)‎: Вінт
Bahasa Banjar: Cangkirik
català: Hèlix
dansk: Propel
Deutsch: Propeller
Ελληνικά: Έλικας
English: Propeller
Esperanto: Helico
eesti: Sõukruvi
فارسی: پیش‌ران
suomi: Potkuri
français: Hélice
Nordfriisk: Propeler
Gaeilge: Lián
galego: Hélice
עברית: מדחף
हिन्दी: नोदक
Bahasa Indonesia: Baling-baling
Ido: Helico
italiano: Elica
қазақша: Ауа винті
한국어: 프로펠러
Latina: Propulsorium
Bahasa Melayu: Bebaling
norsk nynorsk: Propell
norsk: Propell
occitan: Eliç
português: Hélice
română: Elice
srpskohrvatski / српскохрватски: Propeler
Simple English: Propeller
shqip: Helika
Basa Sunda: Kolécér
svenska: Propeller
Kiswahili: Parapela
Türkçe: Pervane
українська: Лопатевий гвинт
中文: 螺旋槳
Bân-lâm-gú: Phu-ló͘-phé-lah