Haxemi Rafsanjani

Haxemi Rafsanjani
Hashemi Rafsanjani at Beit Rahbari.jpg
4. Irango presidente

1989ko abuztuak 3 - 1997ko abuztuak 3
Ali Khamenei - Muhammad Khatami
Islamiar Kontsulta-Biltzarreko kidea

1980ko maiatzak 28 - 1989ko abuztuak 3
Barrutia: Tehran, Rey, Shemiranat and Eslamshahr
Bizitza
JaiotzaNuq District, 1934ko abuztuaren 25a
Herrialdea Iran
HeriotzaTeheran2017ko urtarrilaren 8a (82 urte)
Hobiratze lekuaBehesht-e Zahra
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Effat Marashi  (1958 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, ekintzailea, eta enpresaburua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIran-Irak gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Xiismoa
Alderdi politikoaExecutives of Construction Party
Signature of Akbar Hashemi Rafsanjani.svg

Akbar Haxemi Rafsanjani (persieraz: ‌اکبر هاشمی رفسنجانی‎, Akbar Hāshemī Rafsanjānī; Bahreman, Persia, 1934ko abuztuaren 25a - Teheran, 2017ko urtarrilaren 8a) irandar erlijio-gizona eta politikaria izan zen. Irango Islamiar Errepublikako presidentea izan zen 1989-1997 bitartean.

Bizitza

Qom hiri santuko eskola musulmanetan egin zituen ikasketak, eta Khomeiniren ikasle izan zen 1950etik aurrera. Khomeiniren ordezkaria izan zen Iranen, hura erbestean bizi izan zen bitartean (1964), eta aiatolah izendatu zuen bere burua. Xahren aurkako iraultzaren ondoren, Iraultzako kontseiluko kide izan zen (1979), eta Irango Islam Alderdi Errepublikarraren sortzaileetako bat.

Irango legebiltzarreko lehendakari izan zen 1980etik 1989ra bitartean, armadako buruzagi nagusi 1988tik 1989ra, eta konstituzioa berrikusteko batzordeko lehendakariorde 1989an. Khomeini hil zenean, Errepublikako presidente hautatu zuten (1989-1997). Kanpo politikan Khomeinirena baino politika neurtuagoa bideratu zuen, eta ez zen sartu Golkoko Gerran (1990-1991).

2007an, Aditu Batzordearen Lehendakari izendatu zuten (batzorde horrek aukeratzen du Irango buruzagi gorena). Baina 2011n, Mohamed Reza Mahdavi Kani kontserbadoreagoa aukeratu zuten postu horretarako Rafsanjaniren ordez.

Other Languages
беларуская (тарашкевіца)‎: Алі Акбар Хашэмі Рафсанджані
Bahasa Indonesia: Akbar Hashemi Rafsanjani
srpskohrvatski / српскохрватски: Akbar Hašemi Rafsandžani
Simple English: Hashemi Rafsanjani
oʻzbekcha/ўзбекча: Ali Akbar Rafsanjoniy
Tiếng Việt: Akbar Hashemi Rafsanjani