Francis Poulenc

Francis Poulenc
Francis Poulenc and Wanda Landowska (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaParis1899ko urtarrilaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1963ko urtarrilaren 30a (64 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Koechlin
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, koreografoa eta musikaria
Lan nabarmenakOboe Sonata
Flute Sonata
Sonata for Horn, Trumpet, and Trombone
Jasotako sariak
KidetzaLes Six
Mugimenduamodernisma
musika klasikoa
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
liturgical musica
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
IMDbnm0693590

Francis Jean Marcel Poulenc (Paris, Frantzia, 1889ko urtarrilaren 7a1963ko urtarrilaren 30a) musikagilea eta piano-jotzailea izan zen.

Bizitza

Ricardo Viñesekin egin zituen piano-ikasketak, eta ikasleak musikarako zuen gaitasuna ikusirik, Milhaud, Satie, Auric, Jean Cocteau, Casella eta beste musikagile batzuekin jarri zuen harremanetan. 1920. urtean harmonia-ikasketak egin zituen Koechlinekin, eta 1921. urtean Milhaudekin joan zen Vienara, eta Schoenberg, Berg eta Webern ezagutu zituen han. 1935. urtetik aurrera, Pierre Bernac baritonoaren piano-jotzaile izan zen, eta Europan eta Estatu Batuetan zehar ibili zen.

Poulencen musikan Debussy, Satie, Stravinski eta Ravelen eragina nabaria da. Les Six taldeko partaide izan zen, eta taldearen helburuak zintzoen bete zituena. Denetan erromantizismoaren kontrakoena, bromazaleena eta estilo aldetik soilena izan zen. Musikagile sentikorra, antiakademikoa eta etorri handikoa izan zen.

Kantu-bildumak argitaratu zituen, haien artean, Bestiaire (1919, Bestiarioa); Figure humaine (1945, Giza irudia) kantata; eliza-musika a cappella edo orkestrarako: Meza (1937); Litanies à la Vierge noire (Letaniak Ama Birjina beltzari); Quatre motets pour un temps de pénitence (Lau motete penitentzia-aldirako); Stabat Mater (1951).

Hiru opera idatzi zituen, pianorako lanak, haizezko tresnetarako lanak, sonatak biolin eta pianorako, kontzertuak piano bat edo bitarako, klaberako kontzertu bat.

Other Languages
azərbaycanca: Fransis Pulenk
български: Франсис Пуленк
čeština: Francis Poulenc
Esperanto: Francis Poulenc
español: Francis Poulenc
français: Francis Poulenc
hrvatski: Francis Poulenc
Bahasa Indonesia: Francis Poulenc
italiano: Francis Poulenc
latviešu: Fransiss Pulenks
Nederlands: Francis Poulenc
português: Francis Poulenc
srpskohrvatski / српскохрватски: Francis Poulenc
Simple English: Francis Poulenc
slovenčina: Francis Poulenc
slovenščina: Francis Poulenc
српски / srpski: Франсис Пуланк
Türkçe: Francis Poulenc
українська: Франсіс Пуленк
Tiếng Việt: Francis Poulenc