Eliza Ortodoxoa

Ekialdeko Eliza Ortodoxoa
SortzaileaJesus Nazaretekoa
JainkoaHirutasun Santua
BuruzagiaElizaren arabera
MultzoKristautasuna
Izena eta jarraitzaileakOrtodoxoak,
225-300 milioi
Liburu sakratuaBiblia
Hizkuntz liturgikoaGreziera, eliz-eslaviera, hizkuntz nazionalak
EgoitzaPatriarkatuaren arabera
Jarraitzaile gehien duen herrialdea Errusia (90 milioi)

Eliza Ortodoxoa kristau eliza da, Jesus Nazaretekoa eta 12 apostoluen garaietatik dirauena. Jarraitzaileak kontuan hartuta, hirugarren kristau komunitaterik handiena da, Eliza Katoliko Erromatarra eta Eliza Protestanteen ondoren, 300 milioi jarraitzaile baititu.

Hedapena.

Eliza ortodoxoa bere burua Mediterraneo itsasoaren ekialdeko kristau komunitateen oinordekotzat du bere burua, hau ez da Vatikanoren gustukoa. Bere doktrina teologikoa IV. eta VIII. mendeen artean eginiko zazpi kontzilio ekumenikotan finkatu zen. Eztabaida batzuk izan ondoren, Ekialdeko Eliza Ortodoxoa eta Eliza Katoliko Erromatarra banatu ziren Ekialdeko Zisma izan ondoren, 1054ko uztailaren 16an. Kristautasun ortodoxoa Ekialdeko Europatik hedatu zen Bizantziar Inperioaren ospea eta misiolarien lanari esker.

Egun erlijio nagusia da Bielorrusian, Bulgarian, Errumanian, Errusian, Georgian, Grezian, Mazedoniako Errepublikan, Moldavian, Montenegron, Serbian, Ukrainan eta Zipren. Gainera baditu jarraitzaile asko Bosnia-Herzegovinan (biztanleriaren 1/3a), Polonian (600.000), Kazakhstanen (%30a), Uzbekistanen (milioi 1), Estonian (%25a), Letonian (%35a), Albanian (%5a), Azerbaijanen (%5a) eta Libanon. Emigrazioa dela eta, komunitate handiak daude Alemanian, Argentinan, Australian, Erresuma Batuan, Espainian, Estatu Batuetan, Frantzian eta Kanadan.

Eliza ortodoxoa 15 eliz autozefaletan antolatuta dago. Eliza bakoitzak bere eliz-patriarkatua du. Patriarkatu zaharrenak Antiokian, Konstantinopolisen, Alexandrian eta Jerusalemen badaude ere, nagusia Moskukoa da.

Other Languages
Alemannisch: Orthodoxe Kirchen
aragonés: Ilesia Ortodoxa
asturianu: Ilesia Ortodoxa
žemaitėška: Stačiatėkībė
беларуская (тарашкевіца)‎: Праваслаўная царква
brezhoneg: Iliz Ortodoks
Mìng-dĕ̤ng-ngṳ̄: Céng-tūng-puái
kaszëbsczi: Prawòsławié
emiliàn e rumagnòl: Ceṡa Urtudòsa
kriyòl gwiyannen: Légliz ortodoks
Kreyòl ayisyen: Legliz Òtodòks
interlingua: Ecclesia Orthodoxe
Bahasa Indonesia: Gereja Ortodoks Timur
日本語: 正教会
한국어: 동방 정교회
Кыргызча: Православие
Lingua Franca Nova: Ortodoxisme
lumbaart: Ciexa Ortodossa
lietuvių: Stačiatikybė
Minangkabau: Kristen Ortodoks
македонски: Православна црква
Bahasa Melayu: Gereja Ortodoks Timur
مازِرونی: شرقی ارتدوکس
norsk nynorsk: Ortodoks kristendom
português: Igreja Ortodoxa
Runa Simi: Chiqan Iñitsay
sicilianu: Chiesa Ortudossa
davvisámegiella: Ortodoksalaš girku
srpskohrvatski / српскохрватски: Pravoslavna crkva
Simple English: Eastern Orthodox Church
српски / srpski: Православна црква
Tok Pisin: Kristen Otodos
татарча/tatarça: Pravoslavie
oʻzbekcha/ўзбекча: Pravoslav cherkovi
吴语: 东正教
中文: 正教會
Bân-lâm-gú: Tang Chèng-kàu
粵語: 東正教