Dominatua

Dominatua Erromatar Inperioko bigarren eta azken fasea izan zen. Hitza latinezko dominus (jauna) delakotik dator. Diokleziano jotzen da Dominatuko lehenengo agintaritzat.

Printzipatuan, Inperioko lehendabiziko fasean, Errepublikako erei eta ohiturei eutsi zitzaien, legalki Errepublika inoiz ez baitzen abolitu. Fase hori III. mendeko krisialdiarekin bukatu zen ( 235- 375).

Krisialdia amaitu zen Dioklezianok boterea hartu zuenean. Errepublikako era eta ohitura zaharrak bertan behera utzita, gobernu-sistema erreformatzeari ekin zion, zaharkituta zegoelakoan. Tetrarkia sortu zuen Dioklezianok. Horren bidez, Inperioa lau eremutan zabaltzen zen, bakoitza bere agintariarekin. Agintari guztiek princeps titulua arbuiatu zuten. Ekialdeko gobernu-sistemaren ereduari jarraituz, agintaria gurtzeko ohitura indarrean jarri zuten.


Other Languages
العربية: عهد السيادة
azərbaycanca: Dominat
беларуская: Дамінат
български: Доминат
bosanski: Dominat
català: Dominat
čeština: Dominát
dansk: Dominatet
Deutsch: Dominat
English: Dominate
español: Dominado
eesti: Dominaat
français: Dominat
magyar: Dominatus
Հայերեն: Դոմինատ
Bahasa Indonesia: Dominatus
italiano: Dominato
ქართული: დომინატი
한국어: 전제정
lietuvių: Dominatas
македонски: Доминат
Nederlands: Dominaat
norsk: Dominatet
polski: Dominat
português: Dominato
română: Dominat
русский: Доминат
Scots: Dominate
srpskohrvatski / српскохрватски: Dominat
slovenčina: Dominát
slovenščina: Dominat
српски / srpski: Доминат
svenska: Dominatet
Tagalog: Dominado
Türkçe: Dominatus
українська: Домінат