Boltxebike
English: Bolsheviks

Boltxebikeen bilera, 1920. Eseriak (ezkerretik hasirik): Enukidze, Kalinin, Bukharin, Tomski, Laxevitx, Kamenev, Preobrazhenski, Serebriakov, Lenin and Rikov

Boltxebikeak[1] (errusieraz: большевик, “Gehiengoaren aldekoak”) Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren fakzioetako bat izan ziren. Leninen aldeko kideek hartu zuten izen hori 1903an, alderdiaren II. kongresua irabazi ondoren; beste fakzioa Julius Martoven mentxebikeak (errusieraz: меньшевики, “Gutxiengoaren aldekoak”) ziren.

Historia

Boltxebikeek, Leninen tesiei jarraiki (geroago leninismo deitu zena), alderdi komunista itxi, profesionalizatu, homogeneo eta antolakuntza gaitasun handikoa nahi zuten: langile-mugimenduaren abangoardia izango zen eta iraultzaile profesionalez osatua (mentxebikeek alderdiaren oinarriekiko irekitasuna hobesten zuten bitartean).

Alderdiaren baitako zatiketa bere II. Kongresuan jazo zen, Londresen 1903an. Leninek alderdiaren antolakuntza ikuspegi berezkoa garatu nahi izan zuen, nahiz eta alderdiaren gehiengoa Mertoven alde egon. Hala ere, Mertoven tesiak gutxiengoa izan ziren Zuzendaritza Komitean (hortik dator mentxebike izena: “gutxiengoa”).

1905eko Iraultzak porrot egin eta gero, boltxebikeek euren jarrera gogortu eta borroka armatuaren aldeko apostua egin zuten. Ondorioz, bi joeren arteko gatazka areagotu eta Georgi Plekhanov Leninengandik bereizi zen; 1912an boltxebikeek alderdi berria, alderdi komunista, sortu zuten, Lenin buru zela.

1917ko Otsaileko Iraultzaren ondoren, boltxebikeak erabat nagusitu ziren, eta Urriko Iraultza boltxebikeek egin zuten nagusiki. Horren ondoren, Errusiako Alderdi Komunista (boltxebike) izena hartu zuten, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista (boltxebike) geroago. 1952an boltxebike erreferentzia kendu zen izenetik.

Other Languages
Afrikaans: Bolsjewis
العربية: بلشفية
مصرى: بلاشفه
asturianu: Bolxevique
azərbaycanca: Bolşevizm
Boarisch: Bolschewist
беларуская: Бальшавікі
беларуская (тарашкевіца)‎: Бальшавікі
български: Болшевизъм
বাংলা: বলশেভিক
brezhoneg: Bolchevik
català: Bolxevisme
کوردی: بۆلشێڤیک
čeština: Bolševici
Cymraeg: Bolsiefic
dansk: Bolsjevik
Deutsch: Bolschewiki
Ελληνικά: Μπολσεβίκοι
English: Bolsheviks
Esperanto: Bolŝeviko
español: Bolchevique
فارسی: بلشویک
français: Bolcheviks
Gaeilge: Boilséivigh
galego: Bolxevique
עברית: בולשביזם
hrvatski: Boljševizam
հայերեն: Բոլշևիկներ
Bahasa Indonesia: Bolshevik
íslenska: Bolsévikar
ქართული: ბოლშევიკები
한국어: 볼셰비키
kurdî: Bolşewîk
Latina: Bolsevici
lietuvių: Bolševikas
latviešu: Boļševiki
македонски: Болшевици
монгол: Большевик
Bahasa Melayu: Bolshevik
Nederlands: Bolsjewiek
norsk nynorsk: Bolsjevik
norsk: Bolsjevik
occitan: Bolchevics
polski: Bolszewicy
پنجابی: بالشویزم
português: Bolchevique
română: Bolșevic
русский: Большевики
Scots: Bolsheviks
srpskohrvatski / српскохрватски: Boljševici
Simple English: Bolshevik
slovenčina: Boľševik
slovenščina: Boljševiki
српски / srpski: Бољшевици
svenska: Bolsjevik
Tagalog: Bolshevik
Türkçe: Bolşevizm
українська: Більшовики
oʻzbekcha/ўзбекча: Bolsheviklar
Tiếng Việt: Bolshevik
Winaray: Bolshevik
Yorùbá: Bólshéfìk
Bân-lâm-gú: Bolshevik