Bille August
English: Bille August

Bille August
Bille August - Malmö 1988.jpg
Bizitza
JaiotzaBrede Itzuli1948ko azaroaren 9a (71 urte)
Herrialdea Danimarka
Familia
Ezkontidea(k)Masja Dessau
Sara-Marie Maltha
Pernilla August  (1991 -  1997)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNational Film School of Denmark Itzuli
(1971 - 1973) : argazki-zuzendari
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakzinema zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria eta argazkilaria
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDbnm0000806

Bille August (Brede, Danimarka, 1948ko azaroaren 9a -) daniar zinemagilea da.

Biografia

Argazki-zuzendari gisa hasi zen zinemagintzan. 1978an zuzendu zuen lehen filma, eta telebistarako ere lanean aritu zen ondorengo urteetan. 1983koa du lehen film ezaguna, Zappa, besteak beste Londresko Zinema Jaialdiko film onenaren saria jaso zuena. 1987an, Pelle the Conqueror filma egin zuen, Martin Andersenen eleberrian oinarritua, Canneseko Urrezko Palma irabazi eta 1988an Atzerriko Film Onenaren Oscarrerako izendatu zutena.

1992ko The Best Intentions filmak jaso zuen Atzerriko Film Onenaren Oscar saria. Horri esker, handiro egin ahal izan zuen —diruz eta antzezlez— Isabel Allenderen The House of the Spirits eleberriaren zinemarako egokitzapena. Era berean, Selma Lagerlöfen bi eleberritan oinarritua da 1996ko Jerusalem, XX. mendearen hasieran piztu den gehiegizko erlijiozaletasunetik ihesi Jerusalemera alde egin nahi duten maitaleen istorioa. 1997an, Smilla's Sense of Snow estreinatu zuen, eta urte berekoa da Les Misérables, Victor Hugoren izen bereko nobelan oinarritutako filma. Orduz geroztik, Return to Sender (2005), Goodbye Bafana (2007) eta The Passion of Marie (2012) egin ditu. 2011n, Bille Augustek iragarri zuen filmatze-estudio bat zabaldu zuela Hangzhoun (Txinan), film txinatarrak ekoizteko.

Other Languages
aragonés: Bille August
العربية: بيل أوقست
català: Bille August
čeština: Bille August
Deutsch: Bille August
English: Bille August
español: Bille August
français: Bille August
galego: Bille August
magyar: Bille August
Bahasa Indonesia: Bille August
italiano: Bille August
Latina: Bille August
Malagasy: Bille August
Nederlands: Bille August
polski: Bille August
português: Bille August
русский: Аугуст, Билле
slovenčina: Bille August
svenska: Bille August
українська: Білле Аугуст
Tiếng Việt: Bille August