Bigarren Mundu Gerra
English: World War II

Bigarren Mundu Gerra
WW2Montage.PNG
Erlojuaren orratzen noranzkoari jarraituz, goitik eta ezkerretik hasita: Commonwealtheko gudariak, basamortuan; japoniarrak, txinatar zibilak bizirik lurperatzen; sobietar indarrak, neguko erasoaldi batean; japoniar hegazkinak, itsasontzi batetik aireratzeko unean; sobietar indarrak, Berlinen borrokatzen; alemaniar itsaspeko baten aurkako erasoaldia
Data1939ko irailaren 1a1945eko irailaren 2a
LekuaEuropa, Asia, Ozeano Barea,
Mediterraneoa, Afrika eta Ekialde Hurbila
EmaitzaAliatuen garaipena. Nazio Batuen Erakundearen sortzea
Gudulariak
Ardatza

Alemania Alemania Nazia
Japonia Japonia
Italia Italia
Hungaria Hungaria
Errumania Errumania
Bulgaria Bulgaria


Laguntzaileak:
 Finlandia
 Thailandia

Irak Irak
Aliatuak

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna
 Erresuma Batua
Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak
Taiwan Txinako Errepublika
Frantzia Frantzia
Polonia Polonia
Kanada Kanada
 Australia
 Jugoslavia
Grezia Grezia
 Herbehereak
 Belgika
Hegoafrika Hegoafrika
 Zeelanda Berria
 Norvegia
 Txekoslovakia
Etiopia Etiopia
 Brasil
 Danimarka
 Luxenburgo
 Kuba

 Mexiko
Buruzagiak
Alemania Adolf Hitler
Alemania Erich von Manstein
Alemania Erwin Rommel
Alemania Karl Dönitz
Italia Benito Mussolini
Italia Italo Garibaldi
Japonia Hideki Tojo
Japonia Isoroku Yamamoto
Japonia Tomoyuki Yamashita
Japonia Chūichi Nagumo
eta beste
Flag of the Soviet Union.svg Iosif Stalin
Flag of the Soviet Union.svg Georgi Zhukov
Flag of the Soviet Union.svg Aleksandr Vasilevski
Erresuma Batua Winston Churchill
Erresuma Batua Bernard Montgomery
Erresuma Batua Harold Alexander
Ameriketako Estatu Batuak Franklin D. Roosevelt
Ameriketako Estatu Batuak George S. Patton
Ameriketako Estatu Batuak Dwight David Eisenhower
Taiwan Chiang Kai-shek
Txinako Herri Errepublika Mao Zedong
Frantzia Charles de Gaulle
Galerak
8.000.000 militar
4.000.000 zibil
17.000.000 militar
33.000.000 zibil

Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen.[1] Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza. Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun oso jarri zuten gerrako esfortzuaren alde, zibilen eta militarren baliabideen arteko muga lausotuz. Gizateriaren historian hildako gehien eragin duen guda izan da[2], munduko biztanleen % 2 hil baitzen (50 eta 85 milioi pertsona artean), horietako gehienak Sobietar Batasuneko eta Txinako zibilak. Gerra honen barnean sarraskiak, Holokaustoa bezalako genozidioak, bonbardaketa estrategikoak, planifikatutako gosete eta gaixotasunak izan ziren; historian bonba nuklearrak erabili diren gerra bakarra izan da[3][4][5][6].

Japoniak Asia eta Ozeano Barea kontrolatu nahi zituen, eta gerran zegoen Txinarekin 1937tik[7], nahiz eta ez zen egon gerra deklarazio formalik[oh 1] Bigarren Mundu Gerra ofizialki 1939ko irailaren 1ean hasi zela esan ohi da, Alemaniak Polonia inbaditu zuenean, Frantziaren eta Erresuma Batuaren gerra deklarazioak ekarri zuena. 1939aren amaieratik 1941eko hasierara, kanpaina eta itun ezberdinen bidez, Alemaniak Europa kontinentalaren zatirik handiena konkistatu zuen, eta Italia eta Japoniarekin batera Ardatza eratu zuen. 1939ko Molotov-Ribbentrop Itunaren ondorioz, Alemaniak eta Sobietar Batasunak Polonia, Finlandia, Errumania eta Estatu baltikoak anexionatu eta banatu zituzten. Ipar Afrika eta Ekialdeko Afrikako kanpainen ostean, eta 1940aren erdialdean Frantziaren erorketarekin, gerrak Europako Ardatzeko potentzien eta Britainiar Inperioaren artean jarraitu zuen. Balkanetako Kanpainak, airez eman zen Ingalaterrako Gudua, Blitza eta Atlantikoko Guduak jarraipena eman zion gerrari. 1941eko ekainaren 22an Ardatzeko potentziek Bizargorri Operazioa abiatu zuten Sobietar Batasuna inbadituz, historia osoan zehar gerra batean egondako eremurik handiena irekiz. Ekialdeko Fronteak Ardatza geldotu zuen, batez ere Alemaniako Wehrmachta, erresistentzia gerra batean sartuz. 1941eko abenduan Japoniak Pearl Harborko erasoa egin zuen Ameriketako Estatu Batuen eta Europar kolonien aurka. Erasoaren ondorioz AEBk gerra deklaratu zion Japoniari, Erresuma Batuaren babesarekin; Europako Ardatzek AEBren aurkako gerra abiatu zuten, Japoniar aliatua babesteko helburuarekin. Japoniak Ozeano Barean arrakasta azkarra izan zuen, kolonia askotatik Europa kenduz; armada lokal askok Japonia babestu zuten dominazio honetatik askatzeko.

Ardatzak aurrera egin zuen Ozeano Barean ahalik eta 1942an Japoniak Midwayko Gudua galdu zuen arte; beranduago, Alemania eta Italiak porrota izan zuten Ipar Afrikan eta, ondoren, Stalingradeko Guduan Sobietar Batasunean. 1943an Alemaniak porrot gehiago izan zituen Ekialdeko Frontean, Aliatuek Sizilia eta Italia inbaditu zituzten eta Ozeano Barean hainbat garaipen izan zituzten, Ardatza erretiratze estrategikora bultzatuz. 1944an Mendebaldeko Aliatuek Alemaniak okupatutako Frantzia inbaditu zuten, Sobietar Batasunak bere lurralde osoa berreskuratu zuen eta Alemania eta bere aliatuen aurka ekin zion. 1944 eta 1945 bitarte Japoniak porrot garrantzitsuak izan zituen Asian, bereziki Txinako Hegoaldean eta Erdialdean zein Birmanian, Aliatuek Pazifikoan Japoniako Itsas-armada murrizten zuten bitartean.

Gerra Europan Mendebaldeko aliatuek eta Sobietar Batasunak Alemania inbaditu zutenean amaitu zen, Sobietar tropek Berlingo guduan garaitu, Adolf Hitlerrek bere buruaz beste egin eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniaren errendizioa sinatu zuenean. Aliatuek 1945eko uztailaren 26an Potsdameko Adierazpena sinatu zuten, baina Japoniak ez zituen errenditze-terminoak onartu; Ameriketako Estatu Batuek, orduan, Hiroshima eta Nagasakiren gainean bi bonba nuklear jaurti zituzten, abuztuaren 6an eta 9an. Japoniaren inbasioa gertu zen, bonba atomiko gehiago eror zitezkeen eta Sobietarrak Japoniaren aurka gerran sartu ziren Mantxuriako Guduan, Japonia errenditzera behartuz 1945eko abuztuaren 15ean. Gerra krimenak epaitzeko epaitegiak eratu zituzten Aliatuek, eta Alemaniaren eta Japoniaren aurkako epaiketak egin ziren.

Bigarren Mundu Gerrak munduaren egitura politikoa eta soziala guztiz eraldatu zuen. Nazio Batuen Erakundea sortu zen nazioarteko kooperazioa bultzatzeko eta etorkizunean gatazka berriak egotea ekiditeko; Txinak, Frantziak, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua osatu zuten, kide egonkor gisa. SESB eta AEB bilakatu ziren superpotentzia etsai berriak, mende erdi iraun zuen Gerra Hotza piztuz. Europaren suntsiketa erraldoiaren aurrean, euren boterearen gainbehera etorri zen, Afrikaren eta Asiaren deskolonizazioa piztuz. Industria kaltetuta ikusi zuten herrialde gehienek berreskurapen ekonomikoa ikusi zuten. Integrazio politikoa, bereziki Europan, errealitate berri bat izan zen, gerra aurreko etsaitasunetik identitate komun bat sortzeko ahaleginarekin[8].

Other Languages
Alemannisch: Zweiter Weltkrieg
žemaitėška: Ontra svieta vaina
беларуская (тарашкевіца)‎: Другая сусьветная вайна
Bislama: Wol Wo Tu
brezhoneg: Eil Brezel-bed
Chavacano de Zamboanga: Segunda Guerra Mundial
qırımtatarca: Ekinci Cian cenki
dolnoserbski: Druga swětowa wójna
emiliàn e rumagnòl: Secånda guèra mundièl
English: World War II
Esperanto: Dua mondmilito
estremeñu: II Guerra Mundial
Nordfriisk: Naist Wäältkrich
Gàidhlig: An Dàrna Cogadh
客家語/Hak-kâ-ngî: Thi-ngi-chhṳ Sṳ-kie Thai-chan
Fiji Hindi: World War II
hornjoserbsce: Druha swětowa wójna
Kreyòl ayisyen: Dezyèm Gè mondyal
Bahasa Indonesia: Perang Dunia II
Patois: Wol Waar II
къарачай-малкъар: Экинчи дуния къазауат
Ripoarisch: Zweide Weltkresch
Lëtzebuergesch: Zweete Weltkrich
Lingua Franca Nova: Gera Mundal Du
لۊری شومالی: جٱنڳ جهونی دۏئم
Basa Banyumasan: Perang Donya II
Minangkabau: Parang Dunia II
Bahasa Melayu: Perang Dunia Kedua
မြန်မာဘာသာ: ဒုတိယ ကမ္ဘာစစ်
مازِرونی: جهونی جنگ دوم
Dorerin Naoero: Eaket Eb II
Plattdüütsch: Tweete Weltkrieg
Nedersaksies: Tweede Wereldoorlog
नेपाल भाषा: तःहताः २
norsk nynorsk: Andre verdskrigen
Norfuk / Pitkern: Werl War II
davvisámegiella: Nubbi máilmmisoahti
srpskohrvatski / српскохрватски: Drugi svjetski rat
Simple English: World War II
slovenščina: Druga svetovna vojna
српски / srpski: Други светски рат
Türkmençe: İkinji Jahan Urşy
ئۇيغۇرچە / Uyghurche: ئىككىنچى دۇنيا ئۇرۇشى
oʻzbekcha/ўзбекча: Ikkinchi jahon urushi
vepsän kel’: Toine mail'man soda
Volapük: Volakrig telid